startupWorld

'Araba Ekinean' ekimenak bere 2024ko edizioa abiarazi du

21 edizioa izango du aurten Araba Ekinean ekimenak, bere ibilbidearen beste hamarkada bati ekinez, Arabako ekintzailetza-arloan erreferentziazko erakunde gisa duen rolari eusten eta rol hori sendotzen jarraitzeko. Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta BIC Araba erakundearen bitartez, eta Vital Fundazioak gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan “Espiritu ekintzaileak lagun zaitzala” izenburupean garatuko den egitasmoaren edizio berezi hau.

Ideia nagusi horrekin, jarduera ekintzaileak dimentsio pertsonal bat eta, horrekin batera, dimentsio sozial garrantzitsu bat ere baduela nabarmendu nahi du Araba Ekinean ekimenak. Energiarekin, ahaleginarekin, dedikazioarekin eta apustu partikularrarekin batera, zenbait kanpo-elementu aktibatu behar dira, ekintzailetza hori burutu ahal izatea ahalbidetuko dutenak. Ekintzailetzari lotutako elementu ukiezin hori baliatu nahi da edizio honetan, izateko, pentsatzeko eta egoerei aurre egiteko jarduera ekintzaileak eskatzen duen modu hori, eta, horrekin batera, eta bereziki, ekintzailetzan arrakastaz aritu ahal izateko beharrezkoak diren harremanen -kolaborazioen- sare hori.

Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoaren zinegotziak, Maria Nanclaresek; Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzako diputatuak, Saray Zaratek; Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendariak, Leyre Madariagak; eta Vital Fundazioetako zuzendari exekutiboak, Ainhoa Pereitak, gaur azaldu dituzte urtarrilaren 30ean abian jarritako edizio honetako xehetasunak. Egun horretan egin zen Eskola Enpresen Feria eta gaur horrekin lotutako ekitaldi nagusien berri eman dute.

2024ko Araba Ekinean ekimeneko ekintza nagusiak maiatzean izango dira aurten. Adierazi dugunez, maiatzaren 6an izango da Europa Jauregian “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 20. edizioaren ideia finalisten aurkezpena, eta ekintzaileek 5 minutuko tartea izango dute publikoaren eta epaimahaiaren aurrean beren ideiak azaltzeko eta, horrela, beren proiektuek saria irabaztea merezi dutela erakusteko. Herritar guztientzat zabalik egongo da ekitaldia, baina alavaemprende.com webgunearen bidez eman beharko dute izena aldez aurretik.

Egun batzuk geroago, maiatzaren 23an, jauregi bereko Francisco de Vitoria aretoan izango da Ekin Day ekimenaren edizio berri bat, egitasmoaren jardunaldi nagusia, eta bertan emango dira ezagutzera eta banatuko dira “Zure ideia balio du” lehiaketako sariak, baita 2024ko Araba Ekinean Sariak ere, ekimen ekintzaile gazte bati eta ekintzailetzaren arloan egindako ibilbide profesional oso bati ematen zaizkionak, hurrenez hurren.

 

Formatu berria Ekin Day ekitaldirako

Urtero bezala, Araba Ekinean ekimeneko jardunaldi nagusia izango da Ekin Day ekitaldia, eta elkartzeko, inspiratzeko eta networkinga gauzatzeko gune bihurtuko da ekintzailetzari begira. Oraingoan, bere formatua aldatuko du jardunaldiak edizioaren espiritu nagusira hobeto egokitzeko eta, sari-banaketarekin eta azken ponentzia inspiratzailearekin batera, Crossing Bideak deitutako lehen zati bat izango du Ekin Day ekitaldiak, non ekintzaileek ideiak eta premiak trukatu ahal izango dituzten beste ekintzaile batzuekin, baita lurraldeko ekintzailetza-eragileekin ere. Baldintza gisa aldez aurretik izena ematea eskatuko duen trukeko eta networkingeko saio bat izango da, eta aurrerago emango dira horri buruzko xehetasunak.

Publikoa doan bertaratu ahal izango da, betiere aldez aurretik Araba Ekinean ekimeneko webgunean izena emanda. Datozen asteetan emango da ezagutzera jardunaldi honen programa osoa.

 

Ideia-lehiaketa 2 sari berri berezirekin

Aurkezpena baliagarria izan da halaber “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 20. edizioa abiarazteko, lurraldeko ideia eta proiektu ekintzaile onenak saritzen dituen egitasmoa. Guztira 9.000 eurotik gorako zenbatekoa batzen duten 10 sari izango dira sarituentzat, eta erakunde babesleen laguntzari esker banatzen dira sari horiek: Fundación Vital Fundazioa, Aclima (Ingurumenaren Euskal Klusterra), Gasteiz ON, Eroski, Michelín Fundazioa, i+Med, RPK, Deustuko Unibertsitatea eta Mobility Lab Vitoria-Gasteiz.

Aurten, bi sari berezi berri izango ditu lehiaketak, batetik, Deustuko Unibertsitatearen eskutik, ekitaldiko ideia finalisten aurkezpen onena saritzeko, eta, bestetik, Mobility Lab Vitoria-Gasteiz poloaren eskutik, energia-trantsizioari begira berrikuntzarako ekarpen onena egiten duen proiektuari saria emateko.

 

Honako hauek dira sariak:

  • Ideia onenari emandako Fundación Vital Fundazioa Saria: 1.000 euroko saria.
  • Ideia jasangarrienari emandako Aclima saria. 1.000 euroko saria.
  • Merkataritza eta Turismoko Gasteiz On Saria: 1.000 euroko saria.
  • Nekazaritzako elikagaien sektoreko ekimen onenari emandako Eroski saria. 1.000 euroko saria.
  • Industria-ekimen onenari emadako Michelín Saria: 1.000 euroko saria.
  • Osasunaren esparruko ekimen onenari emandako i+Med saria: 1.000 euroko saria.
  • Kategoria nagusiez gain, beste bi sari berezi ere banatzen dira; hau da, aurrez zerrendatutako sariez gain, honako hauek ere irabazi ditzakete proiektuek: Enpresen eraldaketa sozialari emandako RPK sari berezia: 1.000 euroko saria.
  • Energia-trantsiziorako berrikuntzari emandako Vitoria-Gasteiz Mobility Lab Sari Berezia: 1.000 euroko saria.
  • Proiektu-aurkezpen onenari emandako Deustuko Unibertsitatearen Sari Berezia: 1.000 euroko saria.
  • Publikoaren Sari Berezia: Ideia finalistak aurkezteko ekitaldira joaten den jendeak aukeratzen du. 300 euroko balioa du.

 

Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jada eta martxoaren 15eko 14:00ak arte luzatuko da.

Multimedia

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".

Ikaskuntza-emaitzak egiaztatzea blockchain teknologia disruptiboaren bidez

blockchainandramari
Berri gehiago