Berriak

Elkarrizketa TravelPerk-eko buruarekin, Avi Meir, negozio-bidaien beste maila bat ezagutzeko

TravelPerk 2015. urtean jaio zen eta Bartzelonan du egoitza. Webgunearen bitartez, enpresek beren lankideentzako bidaiak erreserbatu ditzazkete 10 minututan. Lehen, aldiz, orduak behar ziren lan berdina egiteko; bidaiak bilatu, erreserbatu, kudeatzeko. Webgune honen bitartez bidai guztien gastuak %20a murrizten dira.
 
Dagoeneko Uber eta Transferwise bat egin dute TravelPerk-ekin. 2018. urtean 38 milioi euro lortu zuten finantzazio erronda batean eta munduan zabaltzeko bere kokapena oso ona dela dirudi. Maiatzan Avi Meir, EU-Startup Summit ekitaldean egingo da. Dena den, data hori ailegatu arte, hemen irakurri dezakezue Bartzelona, TravelPerk-en etorkizuna eta negozio-bidaiei buruz:
 
Gutxinaka azken hiru urteetan diru dezente jaso dute, Saas100-en ustez Europan gehien hazitu den enpresa bat dela dio. Beren helburuak poliki hazitu daiteeken produktu bat egitea da, bere lankide-taldea handitzea, usabilitateari dagokionez hobetzea eta bidai-negozioetan aritzen direnei esperientzia hobezina ematea da. Europatik hasiko dira eta gero Estatu Batuetara joango direla dio Meir-rek.
 
Webgunearen ezaugarri garrantzitsuenetako bat, negozio-bidaiekin egin behar diren kudeaketa guztiak webgunean bertan egin daitezkeela da. “Bidaiak kudeatzen dituzten pertsonak zerbitzuan oinarritzen dira eta ez teknologian eta hori akats handi bat da”. Gainera, TravelPerk-ari esker, gastu osoa ezagutzeko aukera duzu ia momentuan eta horrek aurrekontuak estutzea edo murriztea asko laguntzen du.
 
TravelPerk-en beste ezaugarri garrantzitsu bat da, lan-talde osoa 24/7 egunez lan egiten duela eta edozein zalantza argitzeko daudela. Gainera, webgunea egiterakoan gauza bat argi zuten: funtzionagarritasuna. Garrantzitsuena ondo funtzionatzea da eta ez alde estetikoa adibidez. Meir-rek dio bere denboraren %60a pertsonak kontratatzen ematen duela, pertsonak oso garrantzitsuak baitira bere lanerako.
 
Bartzelonari buruz ere hitz egiten du eu-startups.com-en irakurri daitekeen elkarrizketan; kasualitatea izan zen hiri hortan geratzea, baina momentuz oso gustora daudela dio, bizi-kalitate altua dagoelako eta start-upak hazitzeko aukera onak daudelako ere.
 
Bukatzeko, etorkizunari buruz hitz egiten du. Bere hitzetan, “gure aisialdiko bidaiak erreserbatzea oso erraz egiten da (orain dela urte batzuk garapen handia izan zuen sektore honek). Orain, gure helburua, negozio-bidaiekin gertatzea da.2 Bere ustez, 1.5 bilio euro birtual ustitau gabe daudela dio. Teknologiari esker dena aldatzen ari da eta gauzak errezago egiteko gaitasuna daukagu, ez dugu aukera galdu behar!
 
 
Informazio-iturria: eu-startups.com

Multimedia

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".

Ikaskuntza-emaitzak egiaztatzea blockchain teknologia disruptiboaren bidez

blockchainandramari
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.