startupWorld

Mycroft.eus, euskarazko bozgorailu adimenduna

Euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gai izango den bozgorailu adimendun bat garatzea da Mycroft.eus proiektuaren helburua. Horretarako, Mycroft AI software libreko gailua egokituko dute Elhuyarrek, Skurak eta Talaiosek, Elhuyarren bi sistema hobetuz eta integratuz: hizketaren ezagutza eta sintesia, biak ala biak adimen artifizialean eta Deep Learning deritzon teknologian oinarrituta garatu direnak.


Euskara eremu digitalean sendo egon dadin, hainbat eragileren jakintza, ezagutza eta elkarlana ezinbestekoak dira. Egitasmo honek horixe du xedea, punta-puntako teknologia garatzeko norabide berean ariko diren erakundeen indarrak metatzea, administrazioaren babes eta laguntzarekin.


Urtebete iraungo duen proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz ekimenaren babesa jaso du, baita Eusko Jaurlaritzak enpresen I+Ga bultzatzeko duen Hazitek programaren laguntza ere. Errenteriako Udalak Torrekua eraikina utziko du proiektua bertan garatu ahal izateko. Torrekua eraikinean, teknologia-burujabetzako estrategiak garatzeko beharrezkoak diren ekonomia sozialeko harremanak eta teknologia libreen garapenak saretzen ari dira gaur egun, hainbat proiekturen inguruan.


Proiektuaren garrantzia neurtzeko, adierazgarria da Europan jaso duen babesa eta laguntza. European Language Grid Europako laguntza-deialdira aurkeztutako Europa osoko 110 proiektuen artean, hautatutako hamarretako bat izan da Mycroft.eus, Espainia eta Frantziako eremu administratiboan bakarra. Hizkuntza-teknologiak bultzatzeko Europako azpiegitura teknologiko handi bat eraiki nahi dute, baliabide urriko hizkuntzei ere lagunduz.


Proiektu honek izaera esperimentala duen arren, ikerketa eta garapeneko prozesuaren amaieran, urtebete barru, euskarazko bozgorailu adimendun guztiz funtzional bat izatea aurreikusten da. Bozgorailu berria asmo handiko proiektu bat da: erabiltzaileen pribatutasuna bermatuko du, eta genero-ikuspegi egokia izango du txertatuta. Horrez gain, Elhuyarren ahotsaren ezagutza eta sintesia bozgorailuen domeinura egokituko da, eta tokiko gaitasunak garatuko dira, euskarazko bozgorailuak Euskal Herriko albisteak, musika eta erosketak lehenets ditzan. 


European Language Gridek, ELGk, MetaForum kongresua antolatuko du abenduaren 1etik 3ra. 2020ko edizioa birtuala izango da eta, bertan, poster-saio bat egingo da, ELGk hautatu eta diruz lagundu dituen proiektuak hizkuntza-teknologien komunitateari aurkezteko. Mycroft.eus proiektua izango da horietako bat. Aurtengo MetaForum kongresuan parte hartzen dutenek, beraz, aukera izango dute euskarazko bozgorailu adimendunaren zehaztasunak ezagutzeko.  

Zer lortu nahi den


Proiektu honen helburua euskarazko bozgorailu adimendun bat garatzea da, horrelako gailuen gaur egungo eta etorkizunean gero eta gehiago izango diren erabiltzaileak (haur eta gazteak, neurri handi batean) teknologia hori euskaraz erabili ahal izan dezaten.


Euskarazko bozgorailu adimenduna lortzeko, Mycroft AI software libreko bozgorailu adimenduna euskaraz ulertu eta hitz egiteko egokituko da. Software librea izanik, gauzak gehitu eta aldatzea posible da, beraz, euskaraz egiteko gaitasuna gehituko diote. Tresnak eskatzen dituen hizketaren ezagutza eta sintesia lortzeko, Elhuyar Fundazioak euskarari aplikatutako daukan hizkuntza teknologiaz baliatuko dira. Azkenik, hizketaren ezagutza eta sintesia hobetzeko, Adimen artifiziala eta Deep Learning deritzon teknologia erabiliko dute.

Multimedia

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".

Ikaskuntza-emaitzak egiaztatzea blockchain teknologia disruptiboaren bidez

blockchainandramari
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.