gameWorld

Orbik, industrian zibersegurtasuna eskaintzeko (II)

Sektore elektrikoa ardatz

Konpainia berriak sektore elektrikoko enpresak ditu ardatz, batez ere osagai eta sistemen fabrikatzaileak, eta, oro har, sektore kritikoetarako ekipo-fabrikatzaileak; hau da, funtsezko zerbitzuak eskaintzen dituztenak eta zibererasoaren aurrean ahulagoak izan daitezkeenak, eta, beraz, Orbikek proposatzen duen eskaintza aitzindariarekiko sentikorragoak direnak. Epe ertainera, industria-ondasunen, garraioaren, makina-erremintaren eta zibersegurtasuneko produktuen enpresetara zabaltzea aurreikusten du. 

Tokiko konfiantzako partnerra

Azken urteotan, zibersegurtasun industriala Ikerlanen lehentasunezko lan-arloetako bat da, EIKT - Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak espezializazio-ildoaren barruan. Zibersegurtasunean oso espezializatuta dauden 50 laguneko taldea du, eta urtean 4 milioi euro inguruko fakturazio-bolumena. Erdiak enpresekin egindako kontratuak dira.

Azken hiru urteotan, bikoiztu egin da alorraren bolumena, enpresen beharrak hazi egin baitira. Ikerlan, gainera, BCSCko (Basque Cybersecurity Center) kidea da eta ZIURekin (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa) lankidetza estuan aritzen da industria-enpresei laguntza eskaintzeko.

Nazioartean, Ikerlan ECSOko (European Cyber Security Organization) kidea da, eta Alemaniako TÜV Rheinland ziurtagiriarekin (IEC 62443-4-1) eta ISA Secure (elektronikako zibersegurtasun-estandarrak definitzen dituen erakunde amerikarra) lankidetzan aritzen da. Lankidetza horiek guztiak industria-produktuen zibersegurtasunaren arlokoak dira.

Ion Etxeberria, Ikerlaneko zuzendari nagusiak, azaldu duenez, “behar bat identifikatu dugu merkatuan, eta hori aprobetxatu nahi dugu Orbik Cybersecurityren sorkuntzarekin. Izan ere, horrek aukera emango die fabrikatzaileei beren produktu elektronikoak ziurtatzeko, zibererasoen aurrean duten sendotasuna ebaluatuz eta haien aurrean duten babesa hobetuz, merkatuari produktu ziberseguruagoak eskaintzeko aukera emanez eta beren lehiarekiko modu bereizgarrian kokatuz, ziurtagiriak nahitaezkoak izango diren uneari aurrea hartuz”.

Izan ere, EB zibersegurtasun-eskemen sorrera sustatzen ari da sektore ekonomikoentzat, Cyber-security Act delakoaren bidez. Gaur egun, ebaluazio- eta ziurtapen-eskemak enpresek borondatez betetzen dituzte. Hala ere, bi urteko epean, nahitaez bete beharreko Cyber Resilience Act araudia jarriko da indarrean. Horregatik, enpresa askorentzat garrantzitsua da prozesu guztietan aurrea hartzea prest egoteko.

Zibersegurtasun-laborategi akreditatua duen munduko zazpigarren enpresa

Gaur egun, eta lehen fase batean, Orbik Ikerlanek Arrasaten (Gipuzkoa) duen Digilab laborategiko instalazio inauguratu berrietan kokatuko da, Estatuko teknologia digitalen laborategirik aurreratuenean. Gainera, 2023. urtean, ENAC Espainiako Akreditazio Erakunde Nazionalak UNE 17025 arauarekin bat akreditatutako zibersegurtasun industrialeko lehen laborategia izango da Digilab.

Hala, Ikerlan izango da munduko zazpigarren enpresa eta Estatuko lehena, ISA SECURE agentzia iparramerikarrak argitaratutako txosten baten arabera, zibersegurtasun-laborategi akreditatua duena.

Multimedia

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".

Ikaskuntza-emaitzak egiaztatzea blockchain teknologia disruptiboaren bidez

blockchainandramari
Berri gehiago