startupWorld

San Sebastian EKINN. Enterpreneurship Summit

Donostiako Udaleko Ekonomia, Tokiko Enplegu eta Ekologiako zinegotzi ordezkariak, Marisol Garmendiak, San Sebastian EKINN. Enterpreneurship Summit inauguratu zuen Donostian, egin zena azaroaren 29an, WeekINN Berrikuntzaren Astearen hamargarren edizioan.

Jardunaldia Kursaal kongresu-jauregian egin zen, eta ekintzailetza berritzailearen inguruko orotariko programa izan zuen, hainbat mahai-ingurutan landutako "erronketan" banatua.

Ekitaldi horretan, start-upek beren bizi-zikloaren lehen etapetan eta lehen hazkundearen eta hedapenaren faseetan aurre egin behar dieten erronka nagusietako batzuk jorratu ziren. Zailtasunetako batzuk planteatu ziren, hala nola lehen salmentak sortzea, finantzaketa eta inbertsioa, edo talentua erakartzea eta fidelizatzea. Arreta berezia jarri zen emakumearen eremuan, nazioarteko konexioetan, bai eta inbertitzaileen eta tokiko start-upen arteko aldebiko topaketak bultzatzen ere. Ekintzailetzako kulturak isla izan zuen du halaber, gazteentzako jardueren bidez.

Hitza hartzean, Garmendiak azpimarratu zuen aurtengo Donostiako Berrikuntza Sustatzeko Astearen "Xpedizioa" leloaren X hori hamargarren "urteurrenaren x-a dela, baina zalantzen x-a ere bai, egonda ere aurrera egiten dugun zalantzena, ekintzaile denak ondotxo ezagutzen dituen horiena".

 

Donostia ekintzailetzan inbertitzen

"Donostia zientzian, ekintzailetzan eta berrikuntzan inbertitzen ari da, aurrera egiten ari da eta lan egiten ari da biomedikuntzarekin, materialekin, nanozientziekin eta adimen artifizialarekin lotutako hainbat proiektutan", adierazi zuen zinegotziak, eta gaineratu zuen udalaren asmoa dela Donostia izatea lekua ematen "aukeren hiri gisa, beren ametsean sinesten duten eta mundua leku hobea bihurtzeko xedea eta konpromisoa duten pertsonen hiri gisa".

Eskerrak eman zizkien WeekINN astean parte hartu zuten entitate eta instituzio guztiei, laguntzagatik, eta, ondoren, azpimarratu zuen zeinen garrantzitsua den zientziaren eta berrikuntzaren hiriko ekosistemako eragile guztien elkarlana, eta honako hau nabarmendu zuen: "Donostiako I+G+b-aren ekosistemaren bereizgarrietako bat da guztiok garela egunero-egunero hazten ari den kate bateko katebegiak, eta hemen zaudeten guztioi esker, inbertsiogileei, enpresei, start-upei eta hezkuntzako ekosistemari guztiari esker, etorkizuneko ametsak eraikitzen laguntzen baituzue".

Donostia Sustapeneko zuzendari nagusiak, Iñigo Olaizolak, gogorarazi zuen Donostia Sustapenaren xede nagusia dela ekintzailetza berritzailearen eta berrikuntzaren inguruan gertatzen ari den guztia "antolatzea eta dinamizatzea", ekintzailetza berritzaileko proiektuak bizkortzeko programak eta tresnak txertatuz ezagutzaren eta laguntza ekonomikoaren bitartez, adibidez, Ekin+, "neurrira egindako jantzia" hautatutako start-upentzat.

 

Eraikin berri bat

Olaizolak esan zuen eraikin berri baten aldeko apustu bat abian dagoela, espazio fisiko bat "oso beharrezkoa" baita bertan berrikuntza eta ekintzailetza sustatzeko, erreferentzia izango dena eta zalantzarik gabe Donostia Sustapenak "erraztaile eta konektatzaile" gisa dituen zereginak islatuko dituena. Instituzioa 1902an sortu zen, eta haren asmoa da ekintzailetzaren ekosistemako eragileek sentitzea Donostia bidelagun dutela "une oro", eta, horrela, balio erantsia gehitzea hiriari eta proiektuei beraiei.

Hortaz, oraindik izena ezkutuan duen eraikin berri horri esker Donostiako erdigunean espazio fisiko bat egongo da, eta bertan "aurreikusi ditugun jardueren eta sor daitezkeen kanpoko beste batzuen ondorioz gauzak gertatzea nahi dugu"; besteak beste, hitzaldiak, ekitaldiak edo prestakuntzak egingo dira, talentua erakartzeko. Izan ere, etorkizuna da "ideia eta proiektu berritzaileak dituzten guztiei laguntzea, horiek konektatzea eta haientzat eskuragarri dugun guztiaren bikaintasuna ezagutzea", esan zuen Olaizolak, eta hitzaldiaren amaieran gogora ekarri zuen Jazzaldiak, Zinemaldiak eta Behobia-Donostia lasterketa mitikoak, besteak beste, 100 urte baino gehiago dituztenak, arrakasta-eredu garbiak direla, eta "gauzak hiritik eta hiriarentzat egitearen" isla.

San Sebastian EKINN. Entrepreneurship Summitek aurrera egin zuen ekintzailetza berritzaileari laguntzean oinarritutako mahai-inguru batekin. Han, bost entitate publikotako ordezkariek hartu zuten hitza, eta ekintzailetza berritzaileko proiektuei laguntzeko dituzten programen berri eman eta haien inguruan eztabaidatu zuten.

Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Espainiako Zentroko (CDTI) zuzendari ekonomiko eta finantzarioak, Pilar Carratok, INNVIERTEren berri eman zuen, hau da, entitatearen arrisku-kapitaleko sozietatearena. Gaineratu zuenez, instituzioak "tresna ugari ditu, ekintzailetza berritzaileari historikoki babesa eman diotela islatzen dutenak, esaterako, NEOTEC dirulaguntzak, 2022an egindako emakume ekintzaileen deialdia, enpresetako funtsekiko koinbertsioa eta proiektu teknologikoentzako laguntza partez itzulgarriak".

Berrikuntzaren Enpresa Nazionaleko (EINSA) presidenteak, Juan Manuel Garridok, aipatu zuen entitatea "zuzenean bideratuta dagoela ekintzailetza berritzailera". Industria eta Enpresa Txiki eta Ertainen Zuzendaritza Nagusiaren (Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa) mendean dago, eta Ogasunekoa du akziodun nagusi. ENISAk proiektu berritzaileei finantzaketan lagun egiteko funtzioa du, hasiera-hasierako fasetik, tiket txikiekin, eta finantzaketan gora egiten jarraitzea konpainiek "indarra hartu" arte.

Halaber, España Exportación e Inversioneseko (ICEX) Finantzaketa eta Inbertsiogileekiko Harremaneko zuzendariak, Alberto Sanzek, duela ia bi hamarkadatik teknologiarekin eta duela sei ekintzailetza teknologikoarekin egiten duten lana aipatu zuen. Enpresa-entitate publiko horrek estatu osoan dihardu, eta haren xede nagusia da Espainiako enpresen nazioartekotzea eta atzerriko inbertsioa sustatzea. ICEXen orotariko eragileekin aritzen dira elkarlanean eta start-upekin lan egiten da, haien fase guztietan (baina eskalagarrietan jartzen da indarra), baita inbertsiogileekin (business angels, venture capital eta abar), proiektu teknologikoetan interesa duten korporazio nazionalekin eta nazioartekoekin eta bestelako entitateekin, baina beti nazioartekotzeko.

Sanzek abagunea baliatu zuen DESAFÍAz hitz egiteko, eta, adierazi zuenez, "talentua denentzako erronka da, baina faktore askok erraztu egiten dute; izan ere, existitzeaz gain, sortu egiten da, etorri egiten da eta garrantzitsuena gelditzen da, hari eustea".

Industria Antolamenduko Eskolako (EOI), zuzendari Fernando Garridok aipatu zuen lantalde guztiak planteatu zuela nola koordinatu berritze-prozesuetan parte hartzen duten instituzio publiko guztiekin. Horrela, ENISAren lidergoari jarraituz, EOIan Startup Nation proiektua sortu zen, bide-orri bat, "estatu eta herrialde moduan izan nahi duguna eta datozen urteotan erdietsi nahi duguna, oraintxe mahai-inguruan gauden bezalaxe".

 

Lehen salmentak

Jardunaldiak aurrera jarraitu zuen, lehen salmenten arazoei buruzko mahai-inguru batekin. Hartan, NUUK Technologieseko CEOak hartu zuen parte, Alberto Algansek, Zabala Innovation Consultingeko erosketa publiko berritzaileko arduradun Rubén Herediarekin eta EOIko Actiba Startups programako arduradun Fernando Garridorekin batera.

Algansek azaldu zuen NUUK Technologiesek software produktu bat garatzen duela, hainbat multimedia iturri biltzen dituena eta askotariko aplikazioko adimen bisualeko estazio baten bitartez banatzen dituena. Enpresak Sustapenaren Ekin+ programan parte hartu zuen, 2020an sortu zen eta izan zituen salmentak, baina jardun horretan start-up gisa izan zituen arazoak aipatzean, kontatu zuen berearen moduko produktu batekin topatu zuen lehen arazoa izan zela lehen probena eta bezero potentzial gisa zugan konfiantza dutenen erantzuna lehenbailehen jasotzearena, askotan IT sailetara jotzen baitute eta agian ez baitira baliozkotzeko egokienak. "Start-up hasiberri bat ez da ezaguna, eta konfiantza sortzeko beste batzuek atea irekitzearen abala behar du. Enpresek erreferentziak eskatzen dituzte, abalen bultzada horrekin arriskuak txikitzeko, baina okerreko pertsonarengana bideratzen badituzte, ahalegin gehigarria da salmentak lortzeko".

NUUK EOIaren Activa Startups programaren barruko gorabideko enpresetako bat da. Horri dagokionez, Fernando Garridok gogorarazi zuen duela zenbait urte autonomia erkidegoan deialdi bat egin zutela berrikuntza irekiaren erronkei aurre egiteko, eta horrek aukera eman diola start-up askori ETE-etara inguratzeko, erronka bat ebazteko (gehienez 40.000 eurokoa), finantzaketa eskuan dutela.

Zabala Innovation Consultingi lotuta, eta erosketa publiko berritzailearen hariari segituz, Rubén Herediak azaldu zuen entitate publikoen erronkak ez direla pribatuenetatik ezberdinak eta enpresa berritzaile askok onura hartu dutela prozesuetatik, nahiz eta "dena hobetu daitekeen", beharrezkoa delako bi entitate-moten arteko hizkera komun bat.

 

Start-upetan inbertitu

Horren ostean, start-upetan inbertitzearen inguruko mahai-ingurua hasi zen, non egungo egoera eta 2024rako iragarpena aztertu ziren. Mahai-inguru hori osatu zuten Easo Ventureseko managing partnerrak, Pedro Muñozek; Pinama Capital23eko bazkide zuzendari nagusi etaCore Angels Internacionaleko bazkide inbertsiogileak, Guillermo Sotok; Business Angelsen Espainiako Elkarteko lehendakariak, Marta Huidobrok; eta Ysios Capitaleko managing partnerrak, Julia Salaverríak.

Easo Ventures, Euskadiko lehen venture capital pribatua, 2018an sortu zen. "Martxa hartzen ari diren" Espainia osoko konpainien apustua da, negozio-ereduak baliozkotzen hasi direnean baliabideak eta abiadura behar dituztenena

Guillermo Sotok bereizi egin zituen venture capitalak eta business angels delakoak, apur bat lehenago hasten baitira inbertsio-prozesuetan, "konfiantza-dirua" amaitzen denean, hau da, ekintzailearen familiarena, lagunena eta inguru hurbilarena. Pinama 2023ko urrian sortu zen, eta bertatik saiatzen dira diru hori baino zerbait gehiago ematen eta, zentzu horretan, Sotok kontaktuez, inbertsiogile berriez, bezeroez edo, are gehiago, bulego fisikoez hitz egin zuen, eta gaineratu zuen ez direla enpresen gobernu-organoetan murgiltzen, baina haien asmoa dela ekintzaileak haiei eta gainerako solaskideei entzutea.

Marta Huidobrok mahai-inguruko gainerako partaideek bat egin zuten iritzi bat azaldu zuen. "Dohakabea da Venturez hitz egitea arriskua dakarren hitz batez bezala". Inbertsiogilearen iritziz, bizitzan egiten diren gainerako gauzak bezalakoxea da, baina "badu zerbait gozatzetik eta partekatzetik, zerbait garrantzitsua, business angelek filosofia hori baitugu". Hitzaldiari jarraituz, Huidobrok baieztatu zuen horrelako inbertsiogile gehienei "ondo doakiela bizitzan" eta gizarteari trukean egiten dakitena ematen diotela, eta dirua ematen dietela alderdi askotan fedea duten proiektuetan. "Diruaren zati batek ekintzailearentzat izan behar du, eta guk grina eta sektoreko ezagutza handia gaineratu behar dugu", hala ere, zehaztu zuen enpresa asko osatu ondoren enpresaren alderdiaz ahaztu egiten direla, eta horretan pentsatzen hasten direnerako bidean gelditu direla ez dutelako pentsatu, adibidez, altxortegian, prozesuetan edo industrializatzeko moduan. Horregatik, "AEBANen izenean", bertan zeuden ekintzaile guztiei eskatu zien beren bizitzetan business angel bat jar zezaten, hasiera hasieratik, enpresa-arloko jakintza emateko, "eskuzabaltasun osoz".

YSIOSi dagokionez, arrisku-kapitaleko funtsen kudeatzaile bat da, bizitzaren zientzien sektoreko konpainietan soilik inbertitzen duena, hain zuzen, merkatura heldu ez diren edo hasten ari direnetan, berezko baliabideak behar dituztenetan eta enpresa moduan garatzeko laguntza gehigarria behar dutenetan.

Aurkezpenen ondoren, mahai-ingurua hitzaldi bihurtu zen, eta aipatu zen itzulketa emozionala eta enpatia behar dela proiektuekin eta ekintzaileekin. "Ezinbestekoa da ekintzailetzaren bideaz gozatzea eta inbertitzen duzun horretan sinestea", esan zuen Guillermo Sotok, eta gero jakinarazi zuen Pinama Capital 23ko taldeak start-upetan inbertituko duela, denbora errekorrean lortutako laguntza finantzarioari esker.

Marta Huidobro zuzenean jo zuen ekitaldira bertaratu ziren emakumeengana, W4Steameko presidente moduan. STEAM profileko emakumezko ekintzaile berritzaileen proiektuetan inbertitzen du entitate horrek, diru-kantitate zehatzik abiapuntu gisa hartu gabe. Aitzitik, enpresa-ekimena aurkeztu ondoren, haren alde egin nahi duten antolakundeko inbertsiogileek gutxienekorik gabe egiten dute.

Eztabaidagaien artean, start-upen arrakasta-probabilitatea aipatu zen. Easo Ventures bat dator AEBANeko ordezkariaren iritziarekin, eta azaldu zuten sektore batzuetan arriskuak ezberdinak direla, baina arindu egin daitezkeela ekintzaileak inguruan askotariko inbertsiogile-sarea, hainbat eremutan indarra duen aholku-kontseilu bat eta sormenez orekatzen eta nabigatze lagunduko duen talde orekatua baditu, eta horiexek direla "arrakasta izateko aukera handitzen dutenak".

 

Talentua

Orduan, talentuaren eta hari eustearen txanda heldu zen. Horren ondoren, mahai-ingurua egin zen Batea Consultoresekin, Linqcaserekin, EIT Manufacturing Westekin eta antolatzaileekin, Donostia Sustapenarekin.

Batea giza baliabideen arloko aholkularia da, eta, beraz, talentua eskuratzen eta kudeatzen du. Íñigo Calvo bazkide zuzendariaren esanetan, Gipuzkoako enpresa handiekin eta start-up teknologikoekin lan egiten du, eta merkatuari nahiko ikuspegi zabala dakarkio, arazoak berdinak izaten direlako horrelako konpainia guztietan. Zailtasuna da lantaldeak betetzea "talentu-falta"-ren diskurtsotik aldenduta, eta balioa aitortuta pertsonek lana egitean dituzten abileziak eta jarrerak, hasi kudeaketa-postuetatik eta behekoenetaraino, eta talentuarekiko begirada eta kudeaketa hori erabiltzea pertsonak atzitzeko eta haiei eusteko gako gisa.

"Talentuak erakundeei balioa dakarkie", jarraitu zuen Calvok, eta ados agertu zen Ibon Iribarren, askotariko industria-sektoreetarako kalitate-kontroletarako makinak egiten dituen Linqcase enpresako CEOa. "Gero eta ingeniari gutxiago izan ditzakegu, edozein enpresa izanik edo edozeinetan lan eginik ere, nire kasuan bezala" esan zuen Donostiako start-up horretako CEO eta Ekin+ programako parte-hartzaileak, zeinak gaineratu zuen enpresetan ez daudela ezberdintasun handiak, pertsonak erakartzeko prozesuetan eta haiek "kontent izateko" topatzen dituzten gabeziak aintzat hartuta.

Javier González business creation managerra EIT Manufacturing Westen ordezkari gisa agertu zen. Europar Batasunaren organismo bat da, manufakturaren sektorea bultzatzen laguntzen duena eta nagusiki funtsezko hiru eremutan diharduena: berrikuntza, negozio eta start-up berriei laguntzea, eta talentua, hezkuntzaren garrantzia azpimarratuta, zeina "etorkizunean gakoa izango da konpainia batean lan profesionala egiteko".

"Hainbeste aldatu da teknologia, ezen borrokan ari baikara antolakundeetarako profil egokiak bilatzeko, eta ezin dugu ahaztu adimen artifiziala agertzea ere oztopoa izan daitekeela talentua kentzeko", esan zuen Gonzálezek hitza hartu zuenean.

"Gure misioa da ikustea, entzutea eta sentitzea", adierazi zuen Donostia Sustapeneko Berrikuntza eta Lehiakortasuneko arduradunak, Ainhoa Aldasorok, eta gaineratu zuen helburua dela "enpresa txikiek zein handiek esaten digutena aintzat hartzea, baita hezkuntza-garaian dauden gazteek esandakoa ere, eta, beraz, bi munduetan egotea". Aldasorok esan zuenez, entitateak irmoki babesten du "erein eta landu egin behar dela, eta hain leku aberatsean, dagoen ekosistema guztiaren erdian hain start-up interesgarriak hazten ari direnean, funtsezko zutabe bat dela haurrek beren karrerarako inspiragarri izango zaizkien erreferentziak izatea".

Euskadin, enpresa-sarearen tamaina "oso txikia da, eta ez daude irudi- eta marketin-kanpaina handi horiek, beste leku batzuetan ez bezala", azaldu zuen Donostia Sustapeneko bozeramaileak. Harentzat, askotan, zentroetan pertsonek eta start-upek egiten dutena "ez da oso ukigarria, eta zaila da ulertzen". Horregatik, Sustapenaren xedea da inbertitzea eta ahalegina egitea gauzak aldatzeko, WeekINNen planteatutakoen moduko ariketekin, agerian utzi behar baita talentua badagoela, eta falta duen bakarra dela "proiektuarekin eta taldearekin lotzea, eta gu gara lotura-egileak".

 

Emakumeen ekintzailetza

San sebastian EKINN. Enterpreneurship Summitek aurrera jarraitu zuen erronken bigarren zatiarekin, eta hauek landu ziren: emakumeen ekintzailetza, ekintzailetza berritzailearen tokiko konektatzaileak eta hedatzearen finantzaketa.

Emakumeen ekintzailetzari buruzko hitzaldia Teresa Alarcosek moderatu zuen, hainbat konpainiaren aholkulari independentea eta W Startup Communityko fundatzailea eta lehendakariak. Mónica Guardadoren hitzek eman zioten hasiera, esanez, zuzendari nagusi eta bazkide duen AFI entitatetik, ekintzailetza hainbat eremutan babesten dutela, eta venture capitaleko inbertsio-lerro propioa dutela, zerbitzu finantzarioetako, teknologiako, aktiboen kudeaketako eta hezkuntzako zerbitzuetan oinarritzen diren enpresentzakoa. Horrez gain, esan zuen taldearen barruan inbertsio kolektiboko instituzioak kudeatzeko sozietate bat dutela, eta sozietate horren barruko funtsetako bat eragin sozialeko arrisku-kapitalekoa dela. Azken horren xedea ez da errentagarritasuna soilik, eta, oraingo horretan, inbertsioaren xedea osasuna, ongizatea, ekoizpen eta kontsumo jasangarria, kalitatezko eta denentzako hezkuntza, dibertsitatea eta gizarteratzea eta energia eta mugikortasun jasangarriak dira.

Kibo Ventureseko inbertsioen arduradunak, Covadonga García-Valdések, aipatu zuen enpresa horrek 300 milioi euro dituela bere aktiboak kudeatzeko, eta bere xedea dela gizarteak egun dituen erronkei eraginik oneneko irtenbideak bilatzen dizkieten ekintzaileengan inbertitzea, eta, aldi berean, inbertsiogileek ahalik eta itzulkin onenak lortzea. 2012an hasi zirenetik, 70 proiektutan baino gehiagotan inbertitu dute, eta % 20 baino gehiago emakumeek sortuak dira.

Mahaiko gizonezko ordezkari bakarra Juan José Landazuri izan zen, Harvard Clubeko ESADE Ban Madrileko business angel eta aholkulari independentea, eta business angel moduan duen jardunaz aritu zen. Jakinarazi zuen ordura arte haien zorroan 300 start-upetan egin dutela inbertsioa. "Edozein dela ere inbertsiogilearen sexua, startu-upa baloratzeko funtsezko parametro interesgarria haren arrakastaren zergatia da", esan zuen inbertsiogileak, zeinarentzat garrantzitsua baita ekintzailearen psikologia eta giza kapitala ebaluatzea, eta arriskurako prestakuntza baduen edo ez eta, are gehiago, horretarako prest dagoen. Jardueraren aurretik, biratzea, talde bat bilatzea eta oso dinamikoa izatea proiektua hasi eta hiruzpalau urte igaro arte.

Aspegiko lehendakari Amaia Bernarásek, esan zuen elkarteak babesten duen ekintzailetza hasiera-hasierako faseetan dagoena dela, nahiz eta haien arreta soilik emakumeek gidatutako ekimenetan jartzen duten, instituzioen programen, esaterako, Donostia Sustapenaren EKIN+en modukoen, osagarri. Aspegin hainbat ondorio atera dira emakumeentzako soilik diren laguntza-programetan dituzten profilen inguruan. Pertsona prestatuak dira, 35 eta 55 urte artekoak, lanez aldatu nahi dutenak eta, dena delakoagatik, ekintzaile izateko apustua egiten dutenak.

Multimedia

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".

Ikaskuntza-emaitzak egiaztatzea blockchain teknologia disruptiboaren bidez

blockchainandramari
Berri gehiago